Foto

GN3plus

GN3plus EBko VII. I+G Programak finantzatutako proiektua da (aurrekontua: 74 milioi € bi urtetan). Haren bitartez zabaltzen dute Europako herrialdeetako sare akademiko eta ikerketakoek Europa osorako GÉANT izeneko sare akademiko eta ikerketakoa. Europako herrialdeetako ikerketa sareak elkarrekin lotzen ditu, eta, aldi berean, haiek munduko beste hainbat lekutako ikerketa sareekin, mundu mailako ikerketa sarea sortzen lagunduta.

GN3plus proiektuaren testuinguruan, Europako sare akademiko eta ikerketakoek interes bateratuko beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituzte (segurtasuna, mugikortasuna, monitorizazioa, cloud...), eta ikerketa jarduera bateratuak betetzen dituzte domeinu askoko eremuetan zerbitzu berriak zabaltzeko (azpiegituren elkarloturarako eskema federatuak, osagai sinpleagoak integratuta zerbitzuak eskaintzea...)