Foto

ELCIRA

ELICRA EBko VII. Programak finantzatutako proiektua da. Haren bitartez, Europako hainbat herrialdetako sare akademiko eta ikerketakoek (Espainiako RedIRIS barne) Latinoamerikako sare akademiko nazionalekin elkarlanean jarduten dute GÉANT proiektuaren barruan sare akademikoetarako zerbitzu batzuk era bateratuan zabaltzeko, esate baterako, eduGAIN nortasun digitaleko federazioa, eduroam WIFI sareak erabiltzeko mugikortasun zerbitzua edo eduCONF bideokonferentzietarako laguntza zerbitzua. Zerbitzu horiek modu bateratuan zabalduta, bi kontinenteetako ikertzaileen arteko elkarlana errazagoa izango da.