Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades RedIRIS sare telematikoa eskaintzen du ikertzaile espainiarrei beren jarduerarako behar dituzten telekomunikazio-zerbitzuak emateko, eta, beraz, sareko kide egiteko baldintzak zehazten ditu une oro. 

Kidetzeko betekizunak:

 

RedIRISen zerbitzuak eskuratzeko, erakunde interesdunek kidetze prozesu bat jarraitu behar dute, eta urrats hauek egin behar dituzte:

  • Izaera juridiko propioarekin legez eratutako erakundea dela frogatzea
  • Bere jarduera nagusia kidetzeko aukerako kategoriaren batean identifikatzea, Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades onartutako kidetze politikan ezarritakoen artean

Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades, RedIRISen gaineko erakunde eskudun gisa eta haren finantziazioaren eta estrategiaren arduradun gisa, edozein unetan kidetze baldintzak eta, hala badagokio, kidetutako edozein erakundek RedIRISen parte hartzeko baldintzak aldatzeko eskubidea du.

Kidetu daitezkeen erakundeak honako kategoria hauetakoren batean sailkatu behar dira gutxienez:

 

A.1) Unibertsitate publiko eta pribatuak, irabazi asmorik gabeak, atxikita dituzten ikastegiak barne

 

A.2) Berezko izaera juridikoa duten ikerketa erakunde publikoak eta instalazio zientifiko teknologiko bereziak

 

A.3) Berezko izaera juridikoa duten eta irabazi asmorik ez duten teknologia eta ikerketa zentro eta institutuak, I+G+B Plan Nazionalaren proiektuetan edo autonomiako, estatuko zein nazioarteko plan baliokideetan parte hartzen dutenak

 

A.4) Irabazi asmorik gabeko ospitale publiko eta pribatuetako irakaskuntza edo ikerketa unitateak, autonomiako, estatuko zein nazioarteko I+G+B proiektuetan parte hartzen dutenak.

Aurreko erakundeez gain, honako hauek ere egin daitezke kide:

B.1) Finantziazio publikoarekin I+G+B programak kudeatzen dituzten erakundeak

 

B.2) Komunitate zientifiko-teknikoentzat eduki digital garrantzitsuak dituzten eta beren eskura jartzen dituzten berezko nortasun juridikoko eta irabazi asmorik gabeko erakundeak

 

B.3) I+G+B Plan Nazionalaren proiektuetan edo autonomia, estatu edo nazioarte mailan baliokideak direnetan parte hartzen duten erakundeak

 

B.4) Beren instalazioetan RedIRISi kidetutako erakunderen bat duten eta RedIRISi kidetutako erakundeek bakarrik erabiltzen duten irabazi asmorik gabeko parke zientifiko eta teknologikoak.

 

B.5) Lehen Hezkuntzako, DBHko, Lanbide Heziketako eta Unibertsitatez Kanpoko Goi-mailako Heziketako ikastetxeak, irabazi asmorik gabeak, publiko zein pribatuak, betiere, dagokion autonomia erkidegoko sail arduradunarekin hitzarmen bat eginda badago

Kategoria honetan Informazio gehiago, kide eskabidea aurkeztu aurretik irakurri behar duzu

 

B.6) Espainiako zientzia- eta teknologia-sistemarako interes berezia duten beste erakundeak

 

RedIRISek beharrezko neurri teknikoak ezar ditzake erakunde horiekin trukatutako trafikoa ezarritako helburuetara muga dadin.
Erakunde eskatzaileak erakunde honetan bertan edo RedIRISek eskuordetzen duen besteren batean egin ditzake RedIRISeko kide egiteko izapideak. Erakunde eskatzailearen autonomia-erkidegoan ikerketa-sare bat balego, sare horretako kudeatzailea izango litzateke lehentasunezko erakundea RedIRISeko kide egiteko eskaerak bideratzeko.


Kidetzeko prozedura:

  1. Erakunde interesdunak eskutitz bat bidali beharko du (sakatu hemen eskaera eredua jaisteko) kidetzea eskatuz eta erakundeari buruzko informazioarekin:
    • erakundearen jarduera nagusia
    • finantzabidea
    • Plan Nazionalaren tresnetako parte-hartzea
    • zein beste ikerketa-proiektutan parte hartzen duen eta horiek nola finantzatzen diren
    • sareari emandako materialari esker akademia- eta ikerketa-komunitateak izango lituzkeen abantailak
    • interesgarritzat jo daitekeen bestelako informazioa

Eskaeran sarearen bidez agerian jartzea nahi den informazio-mota zehaztu beharko da; WEB zerbitzaria, esaterako.

Erakunde eskatzailea goi-mailako irakaskuntzako erakundea bada, BOEn edo kasuan kasuko gobernu autonomoaren antzeko buletinean goi-mailako ikastetxea dela onartzen duenaren fotokopia gehituko da.

Eskutitza beherago adierazitako helbidera bidaliko da, eta, hala behar izatekotan, Instituzio Harremanen Saila erakundearekin jarriko da harremanetan informazio osagarria bidal dezan.

 

  1. Erakundea RedIRISeko kide izan daitekeela erabakitzen bada, ondoko agiriak bidali beharko dira:

Erakundeak behar bezala beteta itzuli beharko dio Kidetze-fitxa RedIRISi.

 

  1. RedIRISeko Kidetze-fitxa jasotzen den eguna izango da erakundeko kide izateko data. Ondoren, sare arloko teknikariak erakundearekin harremanetan jarriko dira RedIRISekiko konexioa ezartzeko prozesua hasteko.

 

Informazio gehiago edo kidetzeekin lotutako kontsultaren bat egin nahi izanez gero, ondoko helbide honetara jo dezakezu:

 

 

Red.es / RedIRIS
Edificio Bronce
Plaza de Manuel Gómez Moreno, s/n - 2ª planta
28020. Madril
Tel.: 91 212 76 25 (Red.es-eko telefonogunea)
Faxa: 91 556 88 64

edo bidali mezu bat ondoko helbidera:
secretaria @ rediris.es