Foto

GN3

GN3 EBko I+Gko VII. Esparru Programak finantzatutako proiektua da, eta, horren bidez, Europako herrialdeetako akademia- eta ikerketa-sare nazionalek GÉANT3 izeneko akademia- eta ikerketa-sare paneuroparra hedatzen dute. GÉANT sareak Europako herrialdeen arteko ikerketa-sareak eta planeta osoko eskualde ezberdinetako ikerketa-sareak batzen ditu ikerketa-sare global bat sortzen laguntzeko asmoz.

GN3 proiektuaren esparruan, Europako akademia- eta ikerketa-sareek guztion intereseko bestelako zerbitzuak ere hedatzen dituzte (segurtasuna, higikortasuna, monitorizazioa) eta ikerketa-jarduerak batera burutzen dituzte domeinu anitzeko inguruetan hedatzeke dauden zerbitzu berriak garatzeko (azpiegituren interkonexioaren eskema federatuak, osagai arruntenen integrazioaren bidezko zerbitzu-hornidura…)