RedIRISekin harremanetan jartzeko pertsona
RedIRISeko kide den erakunde bakoitzak RedIRISekin harremanetan jartzeko pertsona bat aukeratu behar du gutxienez (PER), eta aukeratua den pertsona arduratuko da RedIRISen eta erakundeko erabiltzaileen arteko bitartekari-lana betetzeaz. Aukeratu dena izango da RedIRIS eta erakundearen arteko komunikazio aktibo eta arinerako puntu nagusia. Hori dela eta, desiragarria da ezagutza teknikoak eta erakundeko arduradunekin harreman egokia izatea, zuzendari zein operadoreekin.
Pertsona horren garrantzia dela-eta, nahitaezkoa da PER siglez ezagutzen denaren datuak behar den guztietan eguneratzea eta gertakari guztien berri ematea.
PER denak dagokion erakundeko erabiltzaileei RedIRISi buruzko informazioaren eta, bereziki, IRIS-PERS zerrendatik jasotako jakinarazpenen berri emateko zeregina eta ardura du.