Nola iritsi Sevillako RedIRISera

 

Nola iritsi Sevillako RedIRISera?

RedIRISen Sevillako bulegoak Andaluziako Zentro Informatiko eta Zientifikoaren instalazioen barruan daude, Sevillako Unibertsitateko Reina Mercedes unibertsitate-campusean hain zuzen ere. Raza edo Reina Mercedes ibilbideetatik sar daiteke. Campusak unibertsitatekoentzat baino ez den aparkalekua du.

Reina Mercedes ibilbidean bertan daude 35 eta 6 hiri-autobusen geralekuak (TUSSAM), 1 eta 33 lineen geralekuetatik 5 minutura. Renfeko Cercanías erabilita ere irits daiteke, eta Virgen del Rocío geralekua 15 minutura dago.

Aireportutik joateko edo etortzeko

SVQ da aireportuaren kodea, eta 10 km ingurura dago. Espainiako eta nazioarteko hegaldiak iristen eta irteten diren terminal bakarra dago.

Taxiek tarifa finko bat dute aireportuari dagokionean, 25 € ingurukoa. Bestalde, aireportua Puerta de Jerezekin (Sevillako hirigunea) lotzen duen autobus-zerbitzu bat ere bada. Linearen izena "EA: Especial Aeropuerto - Prado" da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu hona: TUSSAM .

Santa Justa tren-geltokitik joateko edo etortzeko

Santa Justa geltokia Nervión auzoan dago. RedIRISera joateko taxi bat hartzea gomendatzen da, 10 euro inguru balio du, baina Renfeko Cercanías zerbitzuak ere erabil daitezke geltokian bertan. Hiri-autobusak erabiltzea da beste aukera. Horrela izanez gero, C1 linea hartu eta Prado de San Sebastián gunean autobus-aldaketa egin behar da 34 linearekin.

Autoz joateko edo etortzeko

Unibertsitate-campusera oso erraz irits daiteke autoz. SE-30 ibilbidetik, Cádizerako norabideari jarraitu eta 9 edo 9-A irteera hartu. Irteera horretan Raza ibilbidera sartu behar da, Los Bermejales-erantz, Reina Mercedes ibilbidea dioten kartelei jarraituz. Informazio gehiago mapa honetan: .

Kokapena

Edificio CICA. Campus universitario
Avenida Reina Mercedes, s/n.
41012. Sevilla
Tel.: 95 513 03 84 (CICA-ko telefonogunea)

Lotura interesgarriak: